EUSKO Jaurlaritzak dirulaguntzak emango dizkie ingurumena babesteko inbertsioak egin nahi dituzten enpresei. Horretarako, 2.905.045,90 euroko diru partida jarri du. Dirulaguntzen helburua da ingurumena babesteko inbertsioa suspertzea, eta bide batez, enpresa horiek ingurumenarekiko bete behar dituzten arauak betetzen laguntzea, horien artean inbetsio honekin lotura duten ikerketak.
Industria, merkataritza edo zerbitzuetako enpresentzat
Dirulaguntza edozein pertsona pribatuk eska dezake, beti ere, industria, merkataritza edo zerbitzuetako jardueretara dedikatzen bada. Dirulaguntzak ematerako orduan, Jaurlaritzak bi prozedura jarriko ditu martxan, eta enpresa bakoitza jorratuko dituen proiektu edo lan-ildoen arabera jo beharko du batera edo bestera.
Eskaera azaroaren 12a baino lehen egin behar da
Dirulaguntza jasotzeko eskaera azaroaren 12a baino lehen egin behar da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzan. Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuaren bidez ere egin daiteke eskaera. Informazio gehiago nahi dutenek, www.euskadi.net web orrian aurkitu dezakete. yy