Astiazaraneko sagardoa onena, 1.282 puntu lortuta, Xalaparta Elkarteko Sagardo Txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 26a, 02:00

Zubietako Astiazaran sagardotegiak irabazi zuen, ostiralean, Xalaparta Elkarteko Sagardo Txapelketan. Ha­mar sagardotegiren artean lehiatu zen, eta elkartean bildutako 90 pertsonek bozkatuta, 1.282 puntu lortu zituen. Bigarren sagardotegia Astigarragako Bereziartua izan zen, 1.223 punturekin; eta hirugarrena Oiarbide, 1.193 punturekin. Argazkian, hiru aurrenekoak, Antton Garin, eta J.M. Otermin presidentearekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!