Hezkuntza-astea bihar hasiko da, Juan Jose Arregi hizlariarekin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 26a, 02:00

Hernaniko Parrokiar­teak Liturgia eta Cristo­lo­giako hitzaldiak antolatu ditu maiatzera bitartean, hilean behin. Bi gaiak kontuan izanda, guztira hamasei hitzaldi izango dira, zortzi gai bakoitzeko. De­nak ordu eta leku berean izan­go dira: arratsaldeko 20:00­­etan, San Joan Bataia­tzailea parrokiako Ate­txikietan.

Liturgiako hitzaldiak, asteazkenetan
Liturgiako hitzaldiak bihar hasiko dira, eta urritik maia­tzera, beti asteazkenetan izango dira: urriak 27, azaroak 24, abenduak 15, urtarrilak 26, otsailak 23, mar­txoak 23, apirilak 13 eta maiatzak 25. Liturgiako hizlaria Juan Jose Arregi izango da.

Cristologiari buruz, ostiraletan
Cristologiako hiltzaldiak ere aste honetan hasiko dira, ostira­lean, eta Fer­nando Gar­cia Viana hizlariak emango ditu, aipatutako zor­tzi hilabetetan,: urriak 29, azaroak 26, abenduak 17, urtarrilak 28, otsailak 25, martxoak 25, apirilak 15 eta maiatzak 27. Guz­tiak ostiraletan izango dira. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!