«Elikagai intoxikazio gehienak `Salmonellak´ eragiten ditu, %65a»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 26a, 02:00

BERRIAK Elkarteak antolatuta, arrisku haundia duten elikagaiak manipulatzeko ikastaroa izango da bihar eta ostiralean, Biterin. Ikastaroa La­bocal enpresak emango du, eta hiru ordukoa izango da bi egunetan, arratsaldeko 14:00etatik 17:00etara. Ize­na eman nahi dutenek aukera dute oraindik, Be­rriak­-era deituta, 943 33 30 49 telefonora.

«Elikagai kutsadurek jatorri biologikoa, fisikoa edo kimikoa izan dezakete»
Labocal enpresak Kronikari adierazi dionez, arriskua duten elikagaiak babestu egin behar dira kontsumitu aurretik. Eta hori egiten ikasteko, komenigarria da elikagaiak manipulula­tzen dituzten per­tsonek ikastaroa jaso­tzea: «arrisku haundiko elikagaiak manipulatzen ikasita infekzio toxiko ugari saihestu daitezke. Gaur egun gure herriko infekzio gehienak Salmonellak eta E. Coliak sortutakoak dira. Hauek normalean elikagai gordinetan egoten dira, haragian, esnean eta arrautzetan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!