Nafarroako Azagra herrira irteera antolatu dute, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 29a, 02:00

Goiz Eguzkiko kideek irteera antolatu dute, Nafarroako Aza­gra herrira azaroaren 5ean. Egun bateko irteera izango da, bazkaria eta guzti. Prezioa: 30 euro. Menua da: ba­barrun bel­tzak sakramentu guztiekin, etxeko entsalada, frituak, garagardo­a­­rekin erretako oilasko izterra, etxeko tarta eta izozkia, kafea eta txanpain berezia, Aza­grako ardo gorri eta beltza, eta likore txupitoa. Bidaia­ra­ko zozketa azaroaren 3an egingo dute, 17:00etan, egoitzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!