Irabazten hasi arren, defentsan deskuidatu eta 2-3 galdu zuen Yone Boutiquek

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 25a, 02:00

Yone Boutiquek Lasarteko Ventanas ISU taldea izan zuen aurrez aurre larunbatean eta 2-0 irabazten hasi arren, atsedenaldirako 10 minutu falta zirenean, defentsako lana deskuidatu eta 2-2 berdindu zuten lasartearrek. Bigarren zatian berriro indartu zuten defentsa hernaniarrek, baina jokoan ez ziren nahi bezain ondo moldatu. Partidua bukatzeko 2 minuturen faltan, 2-3koa sartu zen Lasarteko taldeak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!