Hernanik, berriz ere, 3-0 galdu zuen larunbatean Sestaon jokatutako partidua (25-11, 25-23, 25-12). Lehenengo SET-eko zigorra jaso ondoren, presioa gainetik kendu zuten hernaniarrek eta orain arteko SETik onena jokatu zuten bigarrengoan. Irabazteko zorian ere egon ziren. Hala ere, talde bizkaitarrak azken unean jokoa irabazi zuen eta aurreko SET-ean hernaniarrek egindako esfortzua eta nekea nabariak izan ziren, eta berriz ere erraz irabazi zuten sestaotarrek. Dena dela, taldea hobera doa pixkanaka eta kontuan izanda denboraldiko lehen hiru partiduak liga irabazteko faboritoen aurka jokatu dituztela,datorren astetik aurrera emaitza hobeak lortzea espero dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!