Hernaniri asko zaildu zaio Liga atzo Getxoren aurka galduta

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 25a, 02:00

Hernaniko lehenengo taldeak partidu erabakiorra jokatu zuen atzo Getxoren aurka, eta 21-26 galduta, Liga zaila aurreikusten du lehenengo postuetan egon ahal izateko. Izan ere, jokatutako lau partiduetatik ez du garaipenik lortu. Dena dela, atzokoan bonusarekin puntu bat atera zuen. Partiduaren lehenengo zatian Hernanik menpean hartu zuen Getxo eta Mikel Orbegozok 2 entsegu eginda, 14-3ko aldearekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian ordea, sorpresa izan zuten. Bi hutsegite egin eta talde bizkaitarrak zigor kolpea eta entsegua lortu zituen. 14-26 aurretik jarri ziren bizkaitarrak eta beraiek izan ziren nagusi bigarren zatian. Partidua bukatzear zela, hirugarren entsegua egin zuen Jon Olanok. Hirurak Iraitz Garmendiak gauzatu zituen. 21-26 bukatu zen partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!