Paleta Gomako Gipuzkoako Txapelketako bi final jokatu zituzten 6 hernaniarrek atzo, senior mailan, eta jokoan ziren lau txapeletatik bi eskuratu zituzten. Bigarren mailan 4 hernaniar aritu ziren lehian eta partidu parekatua, gogorra eta luzea jokatu ondoren, Eneritz Perez eta Garazi Jauregik jantzi zituzten txapelak Eli Gutierrez eta Mirari Pagolari 27-30 irabazita. Hala, Hernani 1 taldeak irabazi du txapelketa. Perez eta Jauregirekin batera, Ane Lizeagak osatu du taldea. 2garren taldean, Garbiñe Tijero aritu da Gutierrez eta Pagolarekin.
Lehenengo mailan, berriz, Goiatz Manzisidor eta Leire Lukas neurtu ziren Intxaurrondoko bikotearen aurka. Espero bezala, Intxaurrondoko atzelariak asko zaildu zuen lehia eta hernaniarrek ondo jokatu arren, 30-17 galdu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!