IHES kimikoen berri ematen duten sirenak aktibatuko dituzte bihar, hau da, larrialdi kimikoen simulakroa izango da. Guztira hiru sirena daude eta hirurak eguerdiko 12:00ak aldera aktibatuko dituzte. Simulakroa, sistemak ondo funtzionatzen duen ikusteko izango da, urrutitik aktibatzen baita. Udalak azaldutakoaren arabera, horrelako simulakroen helburua da, benetako larrialdi kimiko baten aurrean, herritarren segurtasuna bermatzea.
Neurriak hartzea ez da beharrezkoa izango
Sistemak funtzionatzen duen ziurtatzea izango da oraingo honetan helburua, beraz, ez da beharrezkoa izango benetazko neurriak hartzea, orain arteko simulakroetan egin den bezala; hau da, etxean geratzea, ateak eta pertsianak ixtea eta haize egokitutako aparatuak deskonektatzea. Sirena-hotsak entzungo dira Arkema eta Electroquimica Hernani enpresak dauden lekutik kilometro eta erdiko erradioan.