Hernani’n Musik egitasmoaren barruan, Iñigo Agirrek (gitarra) eta Nerea Erbitik (ahotsa) emanaldia eskainiko dute ostiralean, Biterin: Gitarra eta ahots-fantasia euskal kantuaren inguruan. Bertan, musika klasikoaren eta jazzaren arteko loturaz gozatzeko aukera izango da. Mikel Laboa, Imanol, Juan Carlos Perez eta beste hainbat euskal abeslariren kantuen gaineko fantasiekin bat egiten dute bi musikariok. Gitarra klasikoa eta ahots inprobisatua protagonista bihurtzen dira, harmonia berrietan nahasiz eta galduz.
Emanaldia 20:00etan hasiko da eta dohainik izango da. Sarrerak nahi dituenak Biteritik pasa behar du.
Alasdair Fraser eta
Natalie Hass, eta
Golden Apple Quartet
Hernani’n Musik Biteri kultur etxearen eta Hernani Musika Eskola Publikoaren arteko elkarlanaren emaitza da, eta herrian kultura eta aisialdia sustatzeko asmoa dute «programazio musikal berri, egonkor eta anitzarekin».
Horren barruan, Joseba Tapiaren kontzertua izan zen urriaren 8an. Ostiralean, Iñigo Agirre eta Nerea Erbiti ariko dira eta beste bi kontzertu esanguratsu ere izango dira. Azaroaren 25ean, Alasdair Fraser eta Natalie Hass-ek In the moment diskoa aurkeztuko dute. Abenduaren 9an, berriz, Golden Apple Quartet taldea etorriko da Los Golden en serio lanarekin.
Ohiko emanaldiak ere bai
Horrez gain, Hernanin ez dira faltako Santa Zeziliako kontzertuak, Gabonetako kontzertuak, asteroko Igande Musikatuak eta Musika Eskolako emanaldiak, Kalez Kale Kantari eta ohiko beste hainbat emanaldi.