Hernaniko Parrokiarteko Hezkuntza-astea urriak 27an, asteazkenean hasiko da. Liturgiari buruzko hitzaldia emango du Juan Jose Arregik. 20:00etan izango da Atetxikietan. Ostiralean, berriz, Kristologiari buruz ariko da Fernando Garcia Viana, ordu eta leku berean. Bi hizlariak hilean behin ariko dira euren gaia lantzen. Honakoa da zehaztutako egutegia: urriak 27 eta 29, azaroak 24 eta 26, abenduak 15 eta 17, urtarrilak 26 eta 28, otsailak 23 eta 25, martxoak 23 eta 25, apirilak 13 eta 15, eta maiatzak 25 eta 27. Arregik asteazkenetan landuko du Liturgia eta Garcia Vianak ostiraletan, Kristologia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!