Udalbiltza aske! aldarrikatu dute, Hernanin ere

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 24a, 02:00

Euskal Herriko herri ez­berdinetan egin bezala, Her­nanin ere, Udalbiltza aske! aldarrikatuz Plazan elkartu ziren atzo, hainbat herritar. 20 minutuko elkarretaratzea egin zuten Udaletxe aurrean. Udal­bil­tzaren kontrako epaiketaren azken saioak bihar eta etzi izango dira Madrilgo Auzi­tegi Nazionalean eta epaiketa hasi zenetik ekintza ugari egin eta egiten ari dira auzia salatuz eta auzipetuei babesa emanez. Gaur, esaterako, elkartasuneko bertso saioa izango da Arrasaten eta Her­naniko babes taldeak anima­tzeko dei egin die he­rritarrei.

Bertso saioa gaur Arrasaten
Gaur, arratsaldeko 18:00etan, Bertsolari Txapelketa Nagu­sian parte hartu zuten 8 ber­tsolari finalistek, bertso saioa eskainiko dute auzipetuekiko elkartasunez. Saioa Arra­sateko Amaia antzokian izango da. Sarrerak 10 euroan izango dira eskuragarri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!