Hernaniko 33 odol emaile sarituko dituzte gaur, Adunan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 24a, 02:00

Gipuzkoako Odol Emai­leen Elkarteak urtero bezala, gutxienez 25, 40 eta 50 aldiz odola eman duten odol emaileak sarituko ditu Intsignia eta Diplomekin, eta gutxienez 75 aldiz eman dutenei omenaldia egingo die odol emaile Bikain izateagatik. Sa­ri banaketa eta omenaldia gaur eguerdian izango dira Adunan eta Hernanitik 33 odol emaile sarituko dituzte. Horien artean, F. Javier Or­maetxeari ome­naldia egingo diote odol emaile Bikain izateagatik.

Meza eta omenaldia Asuntzion Parrokian eta bazkaria Aburuza
sagardotegian

Sari banaketa eta omenaldiekin hasi aurretik, meza izango dute goizeko 11:00etan, Asuntzion Parrokian. On­doren, eguerdiko 12:00e­tan, Parrokian bertan izango da Intsignia eta Diplomen ba­naketa eta omenaldia. Os­pakizuna bukatzeko, bazkal­tzera joango dira 14:00etan, Aburuza sagardotegira. Me­nu ederra izango dute han zain.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!