Lasarteko Ventanas ISU taldearen kontra derbia gaur, Yone Boutiquek

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 23a, 02:00

Derbia jokatuko du asteburu honetan Yone Boutique areto futbol taldeak, Lasarteko Ventanas ISUren kontra. Julen Giraldo entrenatzaileak adierazi duenez, ez da partidu erraza izango, bi taldeak ondo ezagutzen baitira: «ondo sendotu den taldea da, eta joan den urtean ia igoera lortu zuen. Lehenengo mailako finala galdu zuen, eta ondoren igoera mailako partidua galdu zuen Bizkaiako taldearen kontra. Guk emaitza ona lortzea espero dugu, sailkapanaren goi aldean jarraitu ahal izateko». Partidua Lasarten jokatuko da, gaur, arratsaldeko 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!