Etxetik kanpo dute gaur partidua Hernaniko bi talde nagusiek, biak lidertza postuan. Errigional Ohorezko mailan, Bergarara joango dira hernaniarrak. Agarrosoro zelaian jokatuko dute, aldez aurretik, irabazteko arazo haundirik izan behar ez luketen partidua. Hernaniarrak lider dira 13 punturekin, eta Bergara sailkapenaren beheko aldean dago, 6 punturekin. Partidua arratsaldeko 16:30etan hasiko da.
Emakumezkoen ligan talde txuri berdea ere lider da, 10 punturekin. Gaurkoan Tolosan jokatuko dute, eta lidertzari eusteko ezinbestekoa dute garaipena. Bigarren taldeak puntu berak ditu, eta tolosarrak laugarren badaude ere, 3 puntura daude. Partidua Usabalen jokatuko da, 17:30etan.
Liga Nazionalean jokatzen duen jubenil taldeak etxean jokatuko du gaur, Danok Bat taldearen kontra. Partidua 16:30etan hasiko da, Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!