Paletan, Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketako bi final jokatuko dira bihar Hernanin, eta bertan, Hernaniko 6 paletari lehiatuko dira. 10:30etan hasiko dira partiduak Kiroldegian. Senior mailako finalak dira biak. Bigarren mailako finalean, lau hernaniar izango dira aurrez aurre: Mirari Pagola-Eli Gutierrez eta Garazi Jauregi-Eneritz Perez. Norgehiagoka parekatua espero da.
Ondoren, lehenengo mailako finala jokatuko da eta Goiatz Manzisidor eta Leire Lukas hernaniarrek Intxaurrondoko bikotearen aurka jokatuko dute: Etxegia-Montes. Intxaurrondoko bikoteak 30-20 irabazi zien hernaniarrei sailkapen fasean eta faborito dira. Lukas estreinako aldiz aritu da maila honetan.
5 partidu gehiago,
gaur eta bihar
Bi final horiez gain, Gipuzkoako Txapelketako beste 5 partidu jokatuko dira asteburu honetan, Hernanin. Gaur lau jokatuko dira 16:00etatik aurrera. Infantiletan eskuz banaka: Xabat Pagola/Gazteleku eta Unai Iglesias/Añorga. Paleta jubeniletan: Gorrotxategi-Contreras/Pagola-Ugalde. Eta eskuz binaka seniorretan: Oiaga-Aizpitarte/Arrasate. Bihar, berriz, paleta jubeniletan: Aierbe-Arrieta/Zarautz. 10:30etan izango da.