LAB, ELA eta CCOO sindikatuek ezezko botoa emateko eskatu zuten Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 23a, 02:00

KONTZENTRAZIOA izan zen ostegunean, udaletxe aurrean, Plenoa hasi au­rretik, soldatak murrizteko erabakiaren kontra. LAB, ELA eta CCOO sindikatuek dute ordekaritza Udalean, eta hiruek bat eginik egin zuten kontzentrazioa, uda­le­txeko langileekin batera. Ondoren, Plenora joan ziren sindikatu bakoitzeko ordez­kariak, eta bertan bildutako zinegotzi guztiei gastu publikoa murrizteko neurriaren aurka bozka­tzeko eskatu zieten, Plenoa hasi aurretik. Adierazi zuten: «horrelako neurriek admi­nis­trazioak dituen akatsak ezkutatzeko bakarrik balio dute, eta ez gastu publikoa murrizteko; eta neurri hauek beti langileen kontura hartzen dira. Krisia ez da langileok sortua, baina guk jasan eta sufritu behar dugu, onartezina iruditzen zaigu. Alde bakarreko neurri hauekin pikutara doa negoziazio koletiboa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!