Udalbiltzaren kontrako epaiketak hasiak dira, joan den uztailaz geroztik; azken bi epaiketak falta dira, eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituzte, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Hori salatzeko, Hernanin elkarretaratzea deitu dute, bihar, 13:00ean, Euskal Herriko beste herrietan bezala, Udalbiltza Aske lemapean. Horrez gain, Hernaniko Babes Taldeak dei egin die herritarrei, igandean egingo den bertso saiora animatzeko. Arrasateko Amaia antzokian izango da, 18:00etan, Txapelketa Nagusiko 8 finalistekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!