Hamar sagardotegi gaur, Sagardo Lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 22a, 02:00

XALAPARTA elkartean ha­mazazpigarren Sagardo Le­hiaketa egingo dute gaur gauean. Hernani eta inguruko herrietatik ekarritako ha­mar sagardotegik hartuko dute parte. Hernanikoak bost izango dira: Zelaia, Altzueta, Itsas­buru, Alberro eta Elorrabi; Astigarraga­koak hiru: Bere­ziar­tua, Oiar­bide eta Oialume; eta Ur­nie­takoa eta Zubietakoa bakarra: Setien eta Astia­zaran.
Txapelketan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar zen izena, eta joango direnek, 20:30etan egon behar dute elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!