Garbiñe Insausti hernaniarra, pantaila haundian

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 22a, 02:00

Saturrarango kartzelan 4.000 emakume sartu zi­tuz­ten, Gerra Zibilean; 4.000 ema­­ku­me, eta haur asko. 177 hil ziren; horietatik 60, haurrak. Beste haur asko, kendu egin zizkieten ama ho­riei, «erregimen berriaren gi­roan hazitzeko». Garbiñe In­sausti hernaniarrak emakume horietako ba­ten pa­pe­ra egingo du (Ma­ri­sa­rena, hain zuzen), eta  Iza­rren Argiak erakutsiko du, Satu­­rra­­ran­go kar­­tzelako dra­ma, 6 urte luze iraun zituena. Ei­ba­rren estrei­na­tuko da gaur, eta ikusteko au­kera da­go bai­ta ere (euskeraz, gaztelaniazko subtitu­loe­kin): Do­nostiako Prin­cipe eta Anti­guo Berri aretoetan, Zarau­tzen, Ordizian eta Errenterian.

Izen haundiko pelikula
eta aktoreak

Pelikularen egileek nahi zuten, gerra garaiko errealitatea pantailara eraman. Saturrarango emakumeen dra­­­­ma «bereziki latza» izan zela adierazi dute egileek. Ema­­kume horiei be­gira egin dute pelikula; horietako bat da Ma­risa, Garbiñe Insaustik interpretatuko due­na, berak egin duen lehendabiziko luz­e­me­traiean. Barbara Goena­ga da protagonista na­gu­sia, eta aktore ezagun ge­hia­go ere badira: Itziar Laz­kano, Esti­ba­litz Gabi­lon­do, Patxi Santamaria...
Egunotan ari dira pelikula promozionatzen, gerra garaian oso zigortuak izan ziren 16 herritan. Oroimen Historikoa berreskuratzeko ekitaldiekin bat egin dute, eta azaroaren 6an bukatuko dute Gernikan.  Mezua, bakarra: «Ez negarrik egin, ez gaitzazue ahaztu!». 

IZARREN ARGIA
Kartelera
Donostia
Antiguo Berri
Gaur eta aste egunez: 
17:15-20:00-22:30
Larunbat eta igandeetan:
17:00-19:00-21:00-23:00
Principe
Gaur eta aste egunez: 
17:30-18:00-22:15
Larunbat eta igandeetan:
17:00-19:00-21:00-23:00
Zarautz, Ordizia, Errenteria, eta Eibar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!