Argazki Lehiaketako argazkiak entregatzeko azken eguna gaur da

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 21a, 02:00

Mendizale Astearen barruan, Argazki Lehiaketa antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Lehiaketan elkarteko bazkideez gain, Hernanin bizi diren argazkilari ez profesional guztiek har dezakete parte, eta gaur dute argazkiak entregatzeko azken eguna. Partehartzaile bakoitzak gehienez 6 eta gutxienez 3 argazki digital entrega ditzake; horien artean, nahitaezkoa da bat Hernanikoa izatea. CD formatuan entregatu behar dira Mendiriz Mendiko elkartean (Iturregi plaza), arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!