Antzerki Zikloko azkeneko eguna da gaurkoa. El club de las mujeres invisibles antzezlana ikusteko aukera izango da Biterin, aktore hernaniar batekin: Ainara Ortega. Interpretazioa egiteaz gain, zuzeneko musika ere joko du Ortegak gaurkoan, Iñaki Salvadorrekin batera. Eta Hernanirekin lotura zuzena duten beste bi antzezle ere izango dira: Hernanin bizi den Vito Rogado, eta ikasketak hernanin egin, baina lasartearra den Dorleta Urretabizkaia. Antzezlana Biterin, gaur, 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!