hernanin Zero Zabor taldeak hitzaldia antolatu du hondakinak erretzearen inguruan. Mikel Peruarena kazteariak hitz egingo du, Zeinek erre nahi ditu hondakinak? gaia izango duen hitzaldian. Herritar guztiei irekia izango da, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
Hondakinak erretzearen inguruko ikerketa azalduko du Peruarenak
Hondakinak erretzeko zein interes egon daitezkeen aztertu du Mikel Peruarena kazetari hernaniarrak, eta atera dituen ondorioak azalduko ditu gaurko hitzaldian. Hainbat dira ikerketa egiterako orduan, Peruarenak bere buruari egin dizkion galderak: Inork ez ditu hondakinak erraustu nahi... Edo akaso bai? Nork erre nahi ditu hondakinak? Nork irabazten du hondakinak erraustuz? Zer irabazten du? Galdera horiek guztiak erantzuten saiatu da Peruarena ikerketan, eta hain zuzen, erantzun horien berri emango du gaurko hitzaldian. Hori guztia azaltzen duen bloga ere badu Peruarenak: erraustu.wordpress.com.