Laura Alvarezek azaldu zuen beraien helburua Karobieta eta Urbieta lotuko dituen eraikina egitea zela, eta horretarako lau plataformatako Kultur Gunea diseinatu zutela, oso trinkoa. Plataformak proiektuan gune guztiek abiapuntu bera dute, barruko kale bat izango balitz bezala. Dependentzia guztiek argi naturala izango lukete, Urbieta kalera ematen baitute. Besteak beste, Kultur Etxea eta Arte Eszenikoak behe eta aurreneko solairuan egongo lirateke, eta Musika Eskola bigarren eta hirugarren solairuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!