JOSE LUIS LOINAZ - EKI PROIEKTUAREN DISEINATZAILEA: «Eskailera baten bitartez batutako bi eraikin dira, bakoitza bere funtzioarekin»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 20a, 02:00

EKI proiektuak irabazi du Kultur Gune berria egiteko Ideia Lehiaketa. 42 proiektu aurkeztu ziren Lehiaketara, eta sari banaketan, Marian Beitiala­rrangoitia alkateak es­­kerrak eman zizkien parte hartzaile guztiei. Proiektu guzti horietatik lau pasa ziren finalera, eta EKI izan zen garailea, epaimahai guztiaren adostasunarekin. Asteleheneko ekitaldian lau proiek­tu finalistetatik hiru bildu ziren Biterin saria ja­sotzera, tartean Jose Luis Loi­naz, EKI proiektuko irabazlea.


«Mendialdean integratzen den eraikina da»
Sari banaketen ostean, Jose Luis Loinazek EKI proiektuaren nondik norakoa azaldu zien bertaratutakoei: «mendian integratzen den eraikina diseinatu dugu, mendiak inguratzen duena. Ha­sierako eraikin trinkoa bitan banatu dugu, eta kanpoaldetik eskailera bat jarri diogu, bi eraikinen arteko lotura egiten duena. Ho­rrez gain, Karo­bieta eta Urbieta kalea ere batzen ditu, nahiz eta horretarako igogailua ere erabili ahal izango den. Eskaileraren beste funtzioa bi eraikinak azpitik ere batzea izango da, atari zabal baten bitartez».


Antzokia alde batetik, eta Musika Eskola, Kultur Etxea eta Arte Eszenikoetarako gelak bestetik
EKI proiektua osatzen duten bi erakinek funtzio ezberdinak izango dituzte. Urbieta kaletik hurbilen da­goen eraikineko behe solairuan Arte Eszenikoetarako gelak eta bestelakoak izango dira. Le­he­nengo solairuan Kultur etxea, eta bigarren solairuan Musika Eskola. Karobieta ondoko eraikinean Antzokia egongo da, 360 ikusleentzako lekua izango duena. Antzokia bitan zatitu ahal izango da: alde batean 150 pertsonen­tzako lekua izango da, eta bestean 210entzako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!