Kultur Gune berriko lehiaketan 42 proiektu aurkeztu ziren, eta horietako lauk jaso dute saria: EKI, Plataformak, Dibujar en el paso del tiempo eta Vacio Urbano-k. Lau sarituetatik hiru bildu ziren atzo Biterin, tartean irabazlea, Jose Luis Loinaz, EKI proiektuaren egilea.
Bildutako hiru arkitektoek saria jaso, eta euren proiektuak azaldu zituzten.
Proiektuak Biterin daude ikusgai, azaroaren 4ra bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!