AMHER SOS Arrazakeriak inmigrazioaren inguruko argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburua da, etorkinen egoera eta hauen inguruan herritarrek duten pertzepzioa hobetzea. Argazkiak entregatzeko azken eguna ostirala da, eta bi modu daude: argazkiak-sos_racismo@hotmail.com helbidera bidalita, edo elkartearen bulegora eramanda (Latsunbe 22, Transpacar).
Lehiaketa hiru mailatan banatuta dago: 13 urte bitarteko maila, 14 urtetik gorakoena, eta argazki herrikoiena. Parte hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake, 20x30 zentimetrotakoak, jpg formatuan, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa dutenak
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!