Mendizale Asteko argazki lehiaketan, ostegunera arte aurkeztu daitezke argazkiak

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 19a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak azken 31 urtetan antolatu duen argazki lehiaketa martxan da. Lehiaketan parte hartzeko, gehinez 5 eta gutxinez 3 argazki digital entregatu behar dira, eta horietatik bat Hernanikoa izan behar da (zehatz jarrita non atera den). Argazkiak osteguna baino lehen eraman behar dira Mendiriz Mendiko elkartera (Iturregi plazan); astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. CD batean aurkeztu behar dira argazkiak,digitalean, tiff edo jpg formatuan. Kalitate haundia izan behar dute, baina gehienez 5 mb. Sariak lau kategoriatan banatuko dituzte, 70 euro bakoitzean: Hernani eta ingurukoa, Mendia eta paisaia, Herrikoiena eta Bilduma hoberena. Lehiaketan, gehienez, 35 parte hartzaile onartuko dituzte, iritsitako ordenaren arabera. Hauen proiekzioa eta sari banaketa azaroaren 19an egingo dute, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!