Hernaniar ugari izango dira azaroaren 14an Behobia-Donostia lasterketan. Horregatik, Hernaniko korrikalari herrikoiek autobusa antolatu dute, azken urteetan egin duten moduan. Txartelak nahi duenak erosi ditzake, Behobiara autobusean joateko. Sagastialdeko atletismoko pistetan, CD Hernani atletismo taldeak bulegoa dauka, eta bertan jarriko dituzte salgai, gaur, 19:00etatik 20:00etara. Txartelak 4 euro balio du.
Horrez gain, adierazi dute Hernaniko kamisetak ere jarriko dituztela salgai autobusean bertan: tiratako kamisetak, manga motz eta luzekoak, eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!