GIPUZKOAKO Odol Emaileen Elkarteak urtero omentzen ditu 25, 40, 50 eta gehiagotan odola ematen duten herritarrak. Omenaldia egiteko testigua Billabona, Zizurkil eta Adunak hartu dute aurten, eta hamahiru herriko odol emaileak bilduko dira bertan, bazkari eta ekitaldiaren bueltan.
Hernaniko 33 omendu, tartean F. Javier Ormaetxea Omenaldian
Aia, Andoain, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Irura, Lasarte, Orio, Tolosa, Urnieta, Usurbil eta Hernaniko odol emaileak omenduko dituzte. Hernaniko omenduak 33 izango dira, 25, 40, 50 aldiz edo gehiagotan odola emateagatik. Eta hauen artean, bat Odol Emaile Bikaina izateagatik omenduko dute; F. Javier Ormaetxea Arriaran, odola 50 aldiz baino gehiagotan emateagatik.
Meza, ekitaldia eta bazkaria
Eguna mezarekin hasiko dute, goizeko 11:00etan, Asuntzion Parrokian. Meza amaituta, 12:00etan, intsignia eta diplomen banaketa, eta omanaldia egingo dute, Asuntzion Parrokian bertan. Ondoren, Aburuza sagardotegira joango dira bazkaltzera, eta menua ondorengoa da: urdaiazpiko edo bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, postrea eta kafea. yy