Ohorezko B mailan, Hernanik irabazi beharra dauka, konfiantzari eusteko, aurreneko bi partiduak galdu egin baititu. Gaur jokatuko du, BUC Barcelona taldearen kontra, La Foixarda zelaian, 12:30etan.
Eskolarteko mailan, Landare jendez beteko da gaur, Gipuzkoako Txapelketako jardunaldia jokatuko baita bertan, eta Gipuzkoako talde mordoxka inguratuko baita Landarera, 10:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!