«AHTren kontra Hernanin egin den egun arrakastatsuena izan da».

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 17a, 02:00

Manifestazio bukaeran hori adierazi zuten AHTren kontrako eguna antolatu dutenek. «Gaur Urumea bailarako herrien protesta eguna zen Hernanin, eta jende asko etorri da, Donostia, Astigarraga, Andoain eta abarretik, txikizio honen kontra protestatzera. Bazkarian askoz jende gehiago zegoen espero genuena baino; manifan ere bai; Ginkana ederra izan da... Ea presio pixka bat egiteko balio duen!».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!