Antzerki Zikloa gainean dugu, eta arrakasta izan du aurten ere progamak. Osteguneko sarrera guztiak salduta daude, eta beste bietarako, astearte eta asteazkeneko antzezlanetarako, asko saldu dira; hala ere, salgai daude, 5 euroan Biterin, goiz eta arratsaldez. Hiru antzezlanak 20:00etan izango dira, Biterin.
Kixoteren bidaia eroa...
Ez da nolanahiko antzezlana asteartekoa. Kixoteren bidaia kontatu nahi duen komediante talde batek, sekulako nahaspila sortuko du: norabait joan beharraren beharrez, mugitu beharraren beharrez, nora jo ez dakitela askotan...
Batzuetan Doltza izango da gidari (Ainhoa Pineda hernaniarra), eta beste batzuetan Tolo (Inazio Tolosa musikari zumaiarra). Zuzendari lanak, Amaia Agirrek egin ditu, Max saria hiru aldiz irabazi duenak euskal testu onena egiteagatik. Arrakasta haundia izaten ari den obra, asteartean, Biterin.
Ate Joka, elkarbizitza eroa
Asteazkenean beste komedia bat izango da Biteriko Areto Nagusian. Elkarbizitza beti izaten da konplikatua, eta hiru lagun xelebrerena are eta konplikatuagoa. Beraiek zenbat eta okerrago ibili, ikusleak orduan eta hobeto pasako du.
ANTZERKI ZIKLOA
Biterin - 20:00
- Urriak 19: Doltza, Dultzinea Kixote vs. Teresa Panza.
Sarrerak geratzen dira
- Urriak 20: Ate joka.
Sarrerak geratzen dira.
- Urriak 21: El club de las mujeres invisibles.
Agortuta
Sarrerak 5 euro. Salgai goizez, eta arratsaldez.