Urriak 17, Aitzol fusilatu zuten eguna

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 17a, 02:00

Oroimen Historikoaren aldeko eguna da gaur, Hernanin. Hilerrian da lehenengo ekitaldia 11:30etan.

LAU Haizetara Gogoan taldeak antolatuta, Oroimen His­to­rikoaren aldeko eguna da gaur Hernanin. Frankismo garaiko eta geroagoko gertaerak gogoratu eta ikertu egin behar direla diote taldekideek eta Euskal Herri osoan ari dira horren alde lanean. Gogoratu dute, besteak beste, gaur 74 urte, urriaren 17an, Aitzol eta beste asko fusilatu zituztela Hernanin. Proiektu zabala da, eta gaur hori guztia gogoratuko dute, goizean zehar.

Lehenengo ekitaldia, 11:30etan hilerrian
Aurreneko ekitaldia kanposantuan izango da, 11:30­etan; bertan omenaldia egingo dute, eta hitz batzuk egin ostean, lore eskaintza egingo dute. Ordu berean, 11:30etatik 12:00etara An­doaingo erre­­publikar banda eta koroa ibiliko da herriko kaleetan ba­rrena. Eki­taldi nagusia,  eguneko azkena, Plazan izan­go da, 12:00etatik 12:30­etara: ga­rai hartako ikurren erakustaldia egin­go dute, An­­doaingo erre­publikar ban­dak emanaldia emango du, eta hiru hizlariren hitzak ere izango dira: Iza­rren Argia pelikulako ak­torea, An­txon Gomez, eta Her­­na­niko errepresaliatuen fa­miliarte­koen ordezkariarenak. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!