Talde asko eta jokalari gehiago izango dira bihar Landaren, Gipuzkoako Errugbi Eskolen Txapelketan. Infantilak, alebinak, eta benjaminak neurtuko dituzte indarrak Landareko bi zelaietan, goiz osoan zehar, 10:30etan hasita. Txapelketa gaur hasiko dute Landaren, eta herri gehiagotan jokatuko dute, hemendik aurrera. Talderik ezagunenak, honakoak: Bera Bera, Atletiko San Sebastian, Eibar, Gaztedi, Zarautz, La Unica... eta nola ez, Hernani. Hainbeste talde eta jokalari izanda, antolatzaileek nahiko lan izango dute guztia moldatzen, eta puntualitatea eskatu diote, jokalari eta laguntzaileei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!