Ligako podiumean dauden bi talde, gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 16a, 02:00

Hernani eta Oiartzun, aurrena eta hirugarrena, neurtuko dira gaur Zubipen, 16:30etatik aurrera. Emakumezkoen ligan, bihar jokatuko dute.

Lider da Hernani, Erregio­na­len Ohorezko Ligan, eta gaur podiumean hirugarren dijoana hartuko du Zubipen, 16:30etan. Oiartzun eta Her­nani; Hernani eta Oiartzun... klasiko bat izango da gaurkoa. Hernaniarrak bosgarren garaipena nahi dute, aurtengo denboraldi hasierari jarraipena emanez. Oiartzuarrek partidu bakarrera dute liderra, eta dituztenetan ariko dira, bizilagunak azpian harrapatzeko.

Zarautz-Hernani, bihar
Emakumezkoen ligan, aurren bigarrenak neurtuko dituzte in­darrak bihar Zarautzen. Hernanik aurrea hartu nahi dio liderrari, eta orain arteko bolada onari ginda jarri nahi dio, Zarautzen kontra. Taldea indartsu dago; joan den astean ere 4-2 irabazi zuten eta erakustaldia eman hirugarren dijoan Beasainen kontra. Az­ken urteetako lanaren erakusgarri da taldearen egoera ona, gaur hobetu litekeena.

Jubenilak Indartsuren kontra
Jubenilen Liga Nazionalean, Hernanik Basaurin jokatuko du gaur, 18:00etan, Indartsu taldearen kontra, eta azken postuari agur esateko asmoarekin.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!