`Batuta´ txotxongilo ikuskizuna gaur, Taun-taun antzerki taldearen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 16a, 02:00

Taun-taun elkartearen eskutik, eta Astigarragako Udalak antolatuta, Batuta txotxongilo ikuskizuna izango da. Emanaldia Astigarragako kultur etxean izango da, arratsaldeko 17:30etan. Antzezlana 4 urtetik gorako neska-mutilei zuzendutakoa da, eta sarrerak 2,50 euroan jarri dituzte salgai; emanaldia hasi baino ordubete lehenago hasiko dira salmentarekin. Batuta antzezlanak zerikusi zuzena du musikarekin: geltoki bat; badator trena; jendea, maletak ere bai; badoa trena berriz; maleta bat hor gelditzen da, bakarrik... Maleta zabaldu egin da. Batuta agertu da. Bere batutarekin musika bide bat eskainiko digu, klasikoetan klasikoenetatik gaur egungo klasikoetara, bere musika-notak, bere jolasak eta bere lagun notatxoak dituela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!