USOA URBIETA-PELIKULAK AUKERATZEAREN ARDURADUNA: «Hernanin 60 pelikula inguru jartzen ditugu urtean, aukeraketa estreinaldien arabera egiten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 16a, 02:00

Usoa Urbieta arduratu da azken 10 urteetan Hernanin astebururo ikusi diren pelikuletaz. Gaur eta bihar jarriko dituzten bi pelikulak `Salt´ eta `Toy Story 3´dira.

Hamar urtetan seiehun pelikula ekarri dira Biteri kultur etxera, astero bi, gustu ezberdinetarako. Zine denboraldi berria joan den asteburuan hasi zen Biterin, eta maiatza bitartean ia asteburu guztietan izango dira emanaldiak, ostiralean, larunbatean eta igandean. Gaur eta bihar, adin nagusiko publikoarentzat, Phillip Noyce zuzendariaren Salt pelikula jarriko dute. Eta adin tarte guztietarako Toy Story 3.

«Estrainaldi interesgarriak edo interesa duten pelikulak jartzen ditugu Hernanin»
Helduentzako 38 pelikula jarriko dituzte aurten Biterin, eta adin tarte guztietarako 28. Kopurua jakinda, aukeraketa nola egiten duten jakin nahi izan du Kronikak, eta adinaren arabera, faktore ezberdinak hartzen dituztela kontuan adierazi du Usoa Urbietak: «helduen pelikulak aukeratzeko orduan hiru faktore izaten ditugu kontuan: kalitatea, pelikulak izan duen arrakasta komertziala eta bezeroak eskatzen duena. Umeen kasuan berriz, faktore horiek aldatu egiten dira zer­txobait. Pelikulen artean aukeraketa zehatzago bat egin behar dugu, umeentzako, adin aldetik, egokiak izan daitezen. Eta horrez gain, euskeraz dauden filmak aukeratzen ditugu. Aukeraketa guzti hori egiteko, pelikulen estrainaldiak jarraitzen ditugu. Ikusi egiten ditugu, eta ondoren ba­natzaileekin hitz egiten dugu, negoziatu»

`Salt´ , Angelina Jolie protagonista den pelikula
Abuztuan estreinatu zuten Salt pelikula hiru sesiotan izango da ikusgai. Gaur bitan jarriko dute, 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar behin, 19:30etan. Angelina Jolie da Salt pelikulako protagonista, eta CIAko ofizialaren papera egiten du. Desertore batek Errusiako espia izatea egozten dio Evelyn Salt-i. Harrapatzeko arriskua dagoela ikustean, Salt, azken urteetako esperientziaz baliatzen da sekretua gordetzeko.

`Toy Story´ren hirugarren edizioa, arratsaldeetan
Toy Storyren hirugarren pelikula jarriko dute gaur eta bihar arratsaldean, 17:30etan. Bertan, Andy protagonista ha­zi egin da eta unibertsitatera joateko prestatzen ari da. Bere betiko panpinak, Woo­dy, Buzz eta beste koadrila ar­duratuta daude izango duten etorkizunarekin eta ihes egiteko plan berri bat jartzen dute martxan; baina horretarako bat egin behar dute. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!