Antzerki Zikloa Biterin, bihar hasita

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 18a, 02:00

Hiru antzezlan izango dira Biterin, bihartik asteazkenera. Bihar, komedia bat izango da ikusgai, tartean Ainhoa Pineda hernaniarra dela: Doltza, Dultzinea, eta Kixote vs. Teresa Panza. Asteazkenean, Ate joka antzezlana izango da, eta lagunen arteko elkarbizitza kontatuko du, pisu batean. Ostegunean, El club de las mujeres invisibles obra, arrakasta haundia izaten ari dena, eta Ainara Ortega, Vito Rogado eta Dorleta Urretabizkaiak parte hartuko dutena. Hiru antzezlanak 20:00etan izango dira. Biharko eta asteazkenerako sarrerak badaude oraindik, Biterin, 5 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!