CCOOk dio, ELAk ez duela gaitasunik sektore hitzarmenak lortzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 16a, 02:00

‘Txipiroiaren taktika’ erabiltzen du ELAk, CCOO sindikatuari negoziazio esparrua lapurtzen ari dela egozten dionean, CCOOren iritziz.

hernaniko CCOO sindi­ka­­tuak Kronikara bidali duen prentsa oharrean dio, ELAk ez daukala gaitasunik, sek­toreko hitzarmen kolektiboak lortze­ko, eta horregatik, be­raiei egoz­ten dietela esparru hori lapurtu izana. EAEn 443.403 langile daude hi­tzar­men ko­lektiborik gabe, CCOO­ren esanetan, eta horie­tatik 390.000 langile dira orain­dik itxi gabeko hitzar­men kolektiboren batek era­giten dietenak. CCOOk dio, hitzarmena lotu gabe baldin badago, erru zati bat behin­tzat badaukala ELAk, «EAEn langileen %40­ren ordezkaria delako». «ELAren esku egongo balitz, azken 10 urte hauetan Gipuz­koako metalurgiako 60.000 langilek ez lukete hitzarmen kolektiborik izango, ezta Ara­bako metalurgiako milaka langilek ere, ezta Bizkaiko ga­rraioaren sektoreko beste hain­bat langilek ere, eta abar...». Prentsa oharrak dio, sektore negoziazioa utzi egin duela ELAk, eta negoziazioa enpresa barrura eraman duela, enpresa bakoitzera. «Horregatik, berak ezin due­na guk lortu dugulako, egotzi digute negoziazio espa­rrua lapurtu egin dugula». yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!