«Zeinek erre nahi ditu hondakinak?» hitzaldia, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 16a, 02:00

Hernanin Zero Zabor taldeak antolatuta, Mikel Peruarena ereñotzuarrak hitzaldia emango du datorren ostegunean, 19:30etan Biterin. Erraustegia egiteko zein interes dauden ikertu du Peruarenak, eta blog baten bidez plazaratzen ari da: http://erraustu.wordpress.com. Astean, atal berri bat eransten ari da; dagoeneko 4 jarriak ditu, eta guztira 20 atal argitaratuko ditu. Gaztelaniaz ere ari dira informazioa ateratzen: http://www.blogak.com/gipuzkoasinincineradora helbidean. Egindako ikerketaren berri emango du Peruarenak, ostegunean Biterin. Hitzaldiaren izenburua: Zeinek erre nahi ditu hondakinak?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!