Argazki Lehiaketa martxan; entregatzeko epea, 6 egun

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 16a, 02:00

31 urte dira, Mendizale Astearen barruan Argazki Lehiaketa egiten dela. Aurtengoa ere martxan da, eta urriaren 21 arte aurkeztu daitezke argazkiak, Mendiriz Mendiko bulegoan (Iturregi plaza), astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Gehienez 6 argazki eta gutxienez 3, aurkeztu daitezke. Gutxienez Hernaniko argazki bat aurkeztu beharko da (zehatz jarrita non atera den). CD batean aurkeztu behar dira, digitalean, tiff edo jpg formatuan, kalitate haundian baina gehienez 5 Mb. 70 euroko sariak izango dira, lau kategoriatan: Hernani eta ingurukoa; mendia eta paisaia; herrikoiena; bilduma hoberena. Lehendabiziko 35 lanak hartuko dira kontuan argazki lehiaketan. Saribanaketa, eta proiekzioa, azaroaren 19an egingo dira, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!