xake txapelketa herrikoia hasiko da igandean, urteroko Hernaniko txapelketa, alegia. Zazpi igandetan jokatuko dira partidak, eta gaur da izena emateko azken eguna, Zumitza tabernan bertan, 5 euroan (doan izango da, langabezian daudenentzat, ikasleentzat, 18 urtetik beherakoentzat, eta 65 urtetik gorakoentzat).
Ordubeteko zazpi partida
Urrian eta azaroan jokatuko dira partidak, eta ordubetekoak izango dira. Sistema suitzarra izango da (maila berekoek, puntu berberak dituztenek, elkarren kontra). Jokalariak ados jarriz gero, partidak astez jokatu daitezke, eta iganderako emaitza jakinarazi. Bi atseden hartu daitezke, aurreko astean eskatuta, eta puntu erdia jasoko da jokatu gabe. Azken bi jardunaldietan ezingo da atsedenik hartu. Partida egunak: urriak 17-24-31; eta azaroak 7-14-21-28. Sariak emango dira irabazleentzat, herrikoentzat eta adinaren arabera.