Asmoak, maila bat gorago

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 15a, 02:00

hernaniko saskibaloiak be­­re biziko indarra hartu du azken urteetan. Sei talde ditu aurten, iaz baino bat gehiago, eta 60 jokalari ari dira astero entrenatzen, 9 entrenatzaileren esanetara. Aurten, lehenengo bi taldeetan jarrita dauzkate begiak. Nagusiek, mailaz igotzea dute helburu eta bide hori daramakite, denboraldi ha­sieran. Junio­rrek oso talde ona dute, nahiz oso gaztea izan. Denboraldia kostata hasi dute, baina bukatzerako nahiko goian izatea espero dute.

Urtetako lanaren fruituak

Urte askotan desagertuta egon da saskibaloia Herna­nin. Orain dela 8-10 urtetik, ordea, poliki eta ondo egindako lana hasi zuten; gaur egun seniorretan dauden asko dira orduko infantilen talde hartan hasi zirenak, eta gaur egun, testigu dira, saskibaloiak izan duen berrikuntzarena. Talde bakarrarekin hasi, eta gaur egun 6 talde ditu saskibaloi elkarteak, maila oso onekoak gainera. Hernaniko gazteak dira gehienak, eta entrenatzaileak ere bai. Eta arduradun nagusia, Bolitxe, elkarteko zutabe nagusi izan dena urte horietan guztietan.


Talde gaztearen ilusioa

Seniorren taldeak bikain hasi du denboraldia, partidu guztiak irabazi, eta azkenekoan puntu kopuru bikoitza sartu zien, kontrarioei. Aurten talde gaztea dute, juniorretatik igotako dezente dira, baina oso ondo hasi dute denboraldia. Igande goizean jokatuko dute, 11:45­etan, Irunen, Basko­plas­ti­ka­ren kontra. Hiru taldek Hernanin jo­ka­tuko dute igandean: 2 ka­de­teek 10:00­etan; juniorrek 12:00etan.

6 talde, 60 jokalari eta 10 arduradun
Seniorrak: Gipuzkoako 2. maila

Entrenatz.: Eneko Fernandez.
Juniorrak: Gipuzkoako 1. maila
Entrenatz.: Jon Esnaola eta Aritz Arrieta.
Kadeteak 1: Gipuzkoa 1. maila.
Entrenatz.: Joanfe eta Jon Villar ‘Txili’
Kadeteak 2: Gipuzkoa 2. maila.
Entrenatz.: Begoña eta Aitor Urretabizkaia
Infantilak: Gipuzkoako liga. A Grupoa
Entrenatz.: Jon Villar ‘Txili’
Infantilak: Gipuzkoako liga. B Grupoa
Entrenatz.: Gontzal
Taldeko arduraduna: Bolitxe

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!