histori haundiko eskola da Arriatsu, auzoko umeen eskola izana urteetan, eta oso oroitzapen onak utzitakoa, bertan ikasle izan diren guztiei. Osiñagako Unibertsitatetik pasatakoak dira auzoko gazteenak ez, beste gehienak, eta urtero egiten dute ikasle ohien bazkaria, urriaren 12an. Lehengo kontu zaharrak berritu, eta egunpasa eginaz biltzen hasi ziren, orain dela 20 urte. Lehenengo juntantza egin zutenean 100etik gora joan ziren, eta oraindik urtero biltzen direnak 30 inguru dira.
Atzo berezia izan zuten bazkaria, 20garren urtez bildu direnez, liburuxka bana prestatu baitzuten antolatzaileek. Beren burua argazki zaharretan ikusita, bazkalondo ederra pasa zuten.
Oroigarria, helduenari
Arriatsuko lehenengo argazkian agertzen da Roxarito Goikoetxea, Eziagokoa, 1933an, bost urte dituela. Atzo ere bazkarian zen, hutsik egin gabe, eta oroigarria eman zioten, denen txalo artean.
Urteroko haur jaia Osiñagan, datorren larunbatean
OSIÑAGAN festa giroan jarraituko dute asteburuan ere. Haur Jaia egingo dute larunbatean, urriak 16, Arriatsu eskolan, Osiñagako auzo elkarteak antolatuta. Auzoko neska mutil guztiak gonbidatuta daude bertara, izango baita beraientzako moduko nahiko jolas, herri kirol eta zeregin. Festa arratsaldeko 16:00etan hasiko dute, eta ondorenean, indarrak berritzeko... txokolatada!