sarrerak gaur jarriko dira salgai, eta berehala bukatzea espero da, aurreko urteetan bezala gertatzen bada behin-tzat. Izan ere, Antzerki Zikloa izango da datorren astean; Hernaniko antzerki zaletuentzat aukera ezinhobea, hiru obra ikusteko, etxetik asko mugitu gabe.
Hiru egun, hiru estilo
Antzezlan onak izango dira Biterin aurten ere. Asteartean Doltza, Dultzinea Kixote vs. Teresa Panza. Asteazkenean, Ate Joka. Ostegunean El club de las mujeres invisibles. Denetarikoa izango da, eta hernaniarrak ere protagonismoa izango dute.
Ostegunean Ainara Ortega hernaniarra izango da aktoreetako bat, El club de las mujeres invisibles lanean. Interpretazioa egin eta zuzeneko musika joko du Ortegak, Iñaki Salvadorrekin batera. Horrez gain, Hernanirekin lotura duten beste bi antzezle ere izango dira: Vito Rogado Hernanin bizi dena, eta Dorleta Urretabizkaia, ikasketak Hernanin egin zituen lasartearra.
Sarrerak 5 euroan
Sarrerak gaur jarriko dira salgai, goiz eta arratsalde. Erdiak goizez salduko dira 10:00etatik 13:00etara; beste erdiak arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara, 5 euroan.
ANTZERKI ZIKLOA
Biterin - 20:00
Urriak 19: Doltza, Dultzinea Kixote vs. Teresa Panza.
Urriak 20: Ate joka
Urriak 21: El club de las mujeres invisibles.
Sarrerak 5 euro
Salgai gaurtik aurrera. Erdiak goizez, eta erdiak arratsaldez.