Astigarragako Udalak antolatuta, txotxongilo emanaldia izango da igandean, Astigarragako Kultur etxean. Batuta izena du emanaldiak, eta musikarekin zerikusi zuzena du: Geltoki bat da, badator trena; jendea, maletak ere bai; badoa trena berriz, maleta bat hor gelditzen da, bakarrik... Maleta zabaldu egin da. Batuta agertu da. Bere batutarekin musika bide bat eskainiko digu, klasikoetan klasikoenetatik, gaur egungo klasikoetara, bere musika-notak, bere jolasak eta bere notatxoak lagun dituela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!