Mikologi Jardunaldien barruan, urteroko moduan argazki Lehiaketa antolatu du Urretxa Mikologi Elkarteak. Partehartzaileek datorren astean entregatu behar dituzte euren 6 argazki onenak, Torres argazki dendan. Ondoren, hilaren 29an Lehiaketan parte hartutako argazkiekin emanaldia egingo dute Biteri kultur etxean. Eta segidan, gaueko 21:00etan, sari banaketa egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!