‘Akaziaren jokoa’ Afrikari buruzko antzezlana, gaur eta bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 14a, 02:00

afrika Hernanira ekarriko dute gaur eta bihar Akaziaren Jokoa antzezlanarekin. Medi­cusMundik antolatu du an­tzerki emanaldia, eta Udalak lagunduta, hernaniarrei jakinarazi nahi zaie kontinente horretako berri. Afrikako errealitatea zein den, eta bereziki malaria gaitzak zer eragiten dituen erakutsi nahi dute, antzerkiaren bidez, eta dantza garaikidearen bidez.

‘Abstractoesfera’ taldea
Antzerkia prestatu duen taldea da, Abstractoesfera. Medi­cusMundik eskatu, eta an­tzezlan hori prestatu dute, Djelia Taama Musoo taldeak lagunduta (afrikar eta euskal emakumeen elkartea). Medi­cusMundik antzelan hori Gipuz­koa guztian egin nahi du, aprobetxatuta, orain dela malariaren kontrako munduko kanpaina nagusia: Stop Malaria Now!:

Urriak 14, Hernani- 20:00 - Biteri.
Urriak 15, Hernani- 20:00 - Biteri.
Azaroak 13, Lasarte- 17:00-19:00.
Urtarrilak 14, Donostia- 20:00.
Urtarrilak 15, Donostia- 19:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!